Berlingo Auzitegi Gorenak, Frantziak eskatutako Euroagindu bati jarraituz, Mikel Barrios-en estradizioa baimentzea erabaki du

Erabaki horrekin, Alemaniako Justizia-sistemak Espainiako eta Frantziako politika errepresiboekin bat egiten duela salatu du Berlingo EHLk. "Bi Estatuek nahiago dute kartzelak betetzea, bake prozesuan aktiboki parte hartzea baino", esan du.

2017-ko abenduak 13

Mikel Barrios, Inigo Gulina zein euskal preso eta iheslari guztiek libre behar dutela “bakean eta aske izango den Euskal Herria eraikitzeko bidean, eragile aktiboak izateko”, aipatu dute Berlingo solidarioek.

Bakea eta demokraziaren alde lan egiten duten alemaniar talde guztiei dei egiten diete Mikel Barrios eta Inigo Gulina estradizioaren kontra egingo diren protesta ekintza guztietan parte hartzeko.

Gehiago