Beatrice Molle eta Txetx Etxeberri Bakearen Artisauen absoluzioa aldarrikatzeko kontzentrazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek eta jendarte zibileko hainbat ordezkarik (Foro Sozialeko kide izanak: Antxeta Irratia, Bilgune Feminista, Etxerat, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Herri Eliza, Hitz&Hitz, Bakea eta Duintasuna eta Sare) lau mobilizazio egin dituzte, Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako udaletxeen aurrean.