BDZ: “Israelekiko boikota, desinbertsioa eta zigorrak dira bidea genozidioa gelditzeko”

Nakbaren 77. urteurrenean, BDZk manifestazioa egin du Iruñeko kaleetan zehar Palestinako herriaren borroka aldarrikatzeko. Euskal Herriak Israelekin dituen harremanak behin-betiko etetea aldarrikatu dute eta beste behin, Israeli boikota eta zigorrak eskatu dituzte. Palestinako herria askatu arte borrokan jarraituko dutela argi utzi dute, eta beraz, hurrengo mobilizazioetarako deialdiak zabaldu dituzte: maiatzaren 17an, larunbata, Iruñean, Golem Baionatik abiatuko den manifestazioa eta ekainak 14, larunbata, Donostian egingo dena.