Bazterketa egoeran dauden pertsonen defensa bermatzeko kalitatezko politika publikoak eskatu ditu Pobreziaren aurkako Sareak

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Saretik Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa pertsona guztien eskubideak mantendu, defendatu eta errespetatzeko estrategiak izatea eskatzen du. Urrian zehar hainbat ekimen antolatu ditu.

2025-ko urriak 10

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak “Urria, pobreziaren aurkako hilabetea” aurkezteko prentsaurrekoa egin du, urriaren 17an den Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko egunaren inguruan sortzen den jardueraz betetako hilabetea.

Idoia Oneca eta Maite Ziganda, Sareko Batzorde Iraunkorreko kideak, hitz egin dute prentsaurrekoan eta gogorarazi dute Nafarroako Gobernua hurrengo lau urteetan ongizatea eta inklusioaren sustapena bermatzera bideratu behar zuten bi tresna klabe aurkeztu behar zituela: Gizarteratze Plan Estrategikoa eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa.

“Saretik uste dugu, pobrezia arriskuan edo gizarte bazterketan dauden pertsonen kopurua %50ean gutxitzeko eta biztanleriaren ongizatea eta berdintasuna gizarte zerbitzuen sarbidean sustatzeko baliagarriak izan behar direla” esan du Maite Zigandak, eta plan hauek “anbizio handikoak” izan behar direla aldarrikatu du.

Zigandak esan duen bezala “Saretik, bi zirriborroak aztertu ditugu eta berrikuntza gutxi dituztela uste dugu, gaur egungo erronkei ez diete erantzun nahikoak ematen, markatzen dituzten helburuak zuhurregiak dira eta ebaluazio eta jarraipena egiteko sistema sendo baten falta ikusi dugu”.

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren kasuan, Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Saretik bi arazo nagusi nabarmendu dituzte: Hirugarren Sektorea gobernantza-sistemako solaskide gisa ez onartzeak eta fokua digitalizazioan gehiegi jartzeak, “pertsona askorentzat izan ditzazkeen ondorio kaltegarriekin”.

Beste alde batetik, Gizarteratze Plan Estrategikoaren kasuan, Sareak eskatu du ikuspegi diferentziala indartzea, gardentasun eta komunikazio atal berezi bat gehitzea, eta bere denbora-horizontea luzatzea.

Saretik, pobrezia eta bazterketa egoerekin bukatzeko eta Nafarroan bizi diren pertsona guztiak zaintzeko politika publiko “ausarta eta eraginkorrak” behar direla azpimarratu dute. “Zenbakiak horrela aitortzen digute, eta Nafarroak estatuko batezbestekoak baino gizarte-adierazle hobeak dituela behin eta berriz errepikatu arren, topatzen dugun errealitatea ezberdina da, Nafarroan pobrezia egoeran dauden pertsonen portzentajea urtero handitzen da”, gogoratu dute.

Saretik egoera guzti horiek hobetzen dituzten politika publikoen beharra errepikatu nahi izan dute. “Uste dugu Nafarroako Gobernua irmo jokatu behar duela eta aipatutako planak tresna nagusienetariko bat dira” azaldu dute.

Urria, pobreziaren aurkako hilabetea

Pobreziaren kontrako Sareak hainbat jarduera antolatu ditu, urriaren 17an den Pobrezia Errotik kentzeko Nazioarteko egunaren testuinguruan. Urriaren 17an, Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma osatzen duten eragileak Parlamentuan elkartuko dira ekitaldi instituzionalean parte hartzeko. Urriaren 22an, Iruñeko Civican aretoan “Gizarte-diagnostikoa eta politika publikoen ebaluazioa: ekintza eraldatzaile baterako oinarriak” izena duen jardunaldia burutuko da. Urriaren 27an, Tuterako Lourdes Gizarte Etxean familietan esku-hartze sistemikoaz hitz egiteko tailerra burutuko da.

Gehiago