Baztandarren Biltzarra antolatzeko lan talde berri bat osatu da bere desagerpena saihesteko

Urte hasmentan elkarteak antolakuntzaren ardura utziko zuela iragarri ondotik, 26 laguneko taldea bildu da, «ilusioa eta gogoa ardatz», uztailaren 16an bestaren 60. edizioa ospatzeko. Atzo ilunabarrean Elizondon egindako agerraldian horren berri eman zuten.