Baztan-Bidasoako eskualdeko lantokietan presoen eskubideen aldeko dinamikak piztuko ditu Ireki-k
Euskal Herri osoan 150.000 sinadura biltzeko helburua duen Ireki ekimenarekin bat eginez, euskal preso politikoeen eskubideen aldeko atxikimenduak bilduko dituzte Baztan- Bidasoako eskualde guztian datozen asteetan.
2016-ko abenduak 15
“Euskal preso eta iheslariekin ere arduraz jokatu behar dugula uste dugu, bertze zereginen artean, gatazka konpontzeko bere biziko ekarpena egiteko potentzialitate dagoelako”, adierazi dute Ireki ekimenaren izenean Baztan Bidasoa eskualdeko kideek.
“Langileri mugimenduko militanteok, lanketa serioa egiteko konpromisoa hartzen dugu, herri honek elkarbizitan behar den bezala ekiteko eragozpen nagusiena konpontzeko bidean jartze arren”, adierazi dute.
“Alde batek konponbideko jarrera duenean bertzeak errepresio eta mendeku jarrera bertzerik ez izatea. Nahikoa da, onargaitza da”, salatu dute. Langile mugimenduan eragiteko dagoen potentzialitatea azpimarratuz “gatazka konpontzeko bidean eta elkarbizitzako jarrreran” indarrak biltzeko deia luzatu dute.
Lantegiz-lantegi, arloz-arlo, Baztan- Bidasoako eskualde guztian, sinaduren bidez atxikimenduak bilduko dituzte ikasurte guzti honetan, ekainaren 17 arte. Erdi aldera, otsaila aldera, lanketaren berri publiko eginen dute.
Erronka potoloa da, 150.000tik gora atxikimendu lortzeko helburua duelako Ireki ekimenak, eta atxikimendu hoiek eragile sindikal, polítiko eta preso eta iheslarien aldeko eragileen esku jarriko ditu, “behar den arduraz eta kudeaketa egin dezaten”.