#BasqueLivesMatter Roxika Iriarte: “1938an Ezkabatik ihes egin zutenak bezala, gu ere disidente politikoak gara”

Bihar Auzitegi Nazionalean 9 euskal herritarren aurkako epaiketa hasiko da. Horietako bat da Roxika Iriarte, Ezkabara egindako Libre Martxan elkarrizketatu duguna. 1938an, 800 preso politiko inguru ihes egiten saiatu ziren. Haiek bezala, Iriartek azpimarratu du disidente politikoak sentitzen direla.