Barañaingo bizilagunek giza kate bat antolatu dute abenduaren 2an herritarren euskaraz bizitzeko eskubidearen alde

Navarra Suma-ko Udal Gobernuak euskararekiko duen mespretxuzko jarrera salatzeko eta hizkuntz eskubideak errespetatzeko aldarria aterako dute kalera datorren ostegunean, Euskararen Nazioarteko Eguneko bezperan. Giza katea Lagunak-etik abiatuko da arratsaldeko 18:30etan.

2021-ko azaroak 28

Barañaingo udalak euskararekiko duen jarrera errefusatzeko manifestazioa egingo dute datorren ostegunean, “behin eta berriz NA+k gidatzen duen udal gobernuak euskararekiko eta hizkuntz eskubideekiko mantentzen duen mespretxuzko jarrera” gaitzesteko, hain zuzen ere. Euskaltzaleen haserrea piztu duen azkena 2021ko plantilla organikoan 13 lanpostuei hizkuntz eskakizuna kentzea izan da. Horien artean, herritarrak artatzeko zuzeneko lanpostuak, atezainak, administratiboak, udal arkitektoa …

Hori dela eta, informazio kanpaina bat jarri zuten abian, eta euskaraz bizitzearen aldeko aldarria etxeko leiho eta balkoietan agertu da banatutako ikurren bidez.

Osteguneko giza katea Euskararen Nazioarteko Eguneko bezperan eginen da, eta Lagunak-etik abiatuko da arratsaldeko 18:30etan. Horretara banderolarekin joateko gonbidapena luzatu diete herritarrei.

Gehiago