“Bakarrik borrokaren bitartez eginen dugu aurrera”

“Oroimena eta askatasuna” lelodun manifestazioan Frankismoaren azken fusilamenduak gogoratu eta nafarron eskubideen alde borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu dute.

2015-ko irailak 29

Carmen Albaren debekua gainditu zuen manifestazioak Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu zituen igandean, eta bertan, PPk historiaren gaineko kontakizun bakarra inposatu nahi duela salatu zuten.

“Espainia eta demokrazia kontzeptu antagonikoak dira”. Hala adierazi zuen manifestaldiaren bukaeran Iban Maiak, ekimenaren bozeramaileak. Eta Estau espainolak nafarron eskubideak eta erabakitzeko eskubidea urratzen jarraitu bitartean hala izaten jarraituko duela irmoki adierazi zuen.

“Badakigu nondik heldu garen eta badakigu nora joan nahi dugun. Badakigu ere, borrokaren bitartez eginen dugula bide hori. Eta badakigu ere, jendartearekin elkar hartuta baino ez dugula bide a eginen” gehitu zuen Maiak.

“Terrorista bakarra Franco izan zen”
Carmen Albak ekimena debekatzeko bertan terrorismoa goraipatzeko arriskua zegoela erabili zuen argudiotzat. Horri dagokionez Maiak adierazi zuen 1975 urtean zegoen terrorista bakarra Franco eta bere gobernua izan zela.

“Erregimna Frankista Estatu kolpe batengatik jaio zen, milaka erailketa ekarri zituen eta 40 urte luzetako diktadura militarra ekarri zuen, giza eskubideak zein nazioarteko estandar demokratikoak zinez betetzen ez zituen Erregimena”.

Maiaren hitzetan, “PPren gobernuak Francoren Erregimenaren zilegitasuna defendatzeko askatasun demokratikoen alde borrokatu zirenak terroristak zirela kalifikatzeko beharra baldin badu arrazoi huts batengatik da: defendatzen duten Espainiaren proiektuak Nafarroan oinarri demokratikorik ez duela hain zuzen ere. Espainiak errealitateari bizkarra ematen dion kontakizun bakarraren inposaketa beharrezkoa duela agerian dago”.

Gehiago