AZ Osasun Taldeak talde parlamentarioei dei egin die Alde Zaharreko Osasun Zentroari irtenbidea emateko

Osasun-zentrorako sarbideetan dagoen kalteberatasun-egoera salatu dute; izan ere, lau urte daramatzate oztopo arkitektonikoak desagertzeko eskatzen, eta legebiltzar-taldeei gutun bat eman diete, "lanari ekin diezaioten" eta osasun-zentrorako sarbideak konpon ditzaten.