Auzoak plataformak Iruñeko Udalak auzoetako jaiei ezarritako oztopo eta debekuak salatu ditu

Auzoak, Iruñeko auzoetako jai batzordeen plataformak, Enrique Mayak eta Navarra Sumak zuzentzen duten Udalak ospakizunei ezarritako trabak, oztopo eta debekuak salatu ditu. Udalaren "autoritarismoz eta norabide ezaz" jarreraren aurrean "elkarrizketa, parte-hartzea eta bizikidetza" aldarrikatu dituzte.

2022-ko maiatzak 30

Auzoak, Iruñeko auzoetako jai batzordeak koordinatzen dituen plataformatik, kezka handiz ikusten ditugu auzoko jaietan gertatzen ari diren azken gertaerak: zangotrabak, erraldoien eta kilikien kalejiren debekua ( kasu batzuetan, espaloietatik joatera behartzeraino, horrek dakarren arrisku guztiekin: oztopoak, haurrak errepidera ateratzeko arrisku nabaria…), udalak ez du inolako parte hartzerik auzoetako jaietan antolatzen diren ekitaldietan, errepresioa, erasoak, jai egitarauei eragozpenak, aspaldidanik ezarritako edalontzi birziklatuen programaren desagertzea, jaiegunetako baimenak epez kanpo jasotzea… eta larriena, ez dago eraso sexisten kontrako inolako estrategia ezta protokolorik ere.

Autoritarismoz eta norabide ezaz betetako jarrera hau, gure auzoetarako aldarrikatzen dugun elkarrizketa, parte-hartzea, bizikidetza,… kontzeptuen aurka doa erabat.

Gehiago