Atxiloketa arrazista bat salatu dute Harituk eta Sos Arrazakeriak

Harituk eta Sos Arrazakeriak elkarretaratze bat egin dute gaur Iruñean Foruzaingoak egindako "atxiloketa arrazista bat" salatzeko. Azaldu dutenez, Harituko kide bat atxilotu zuten eta gau bat eman zuen kalabozotan.