Atxikimendu kanpaina abian jarri dute hainbat eragilek maiatzaren 7ko euskararen aldeko manifestazioari begira

«Eskubideak guztiontzat» euskararen aldeko manifestua aurkeztu eta atxikimendua agertu dioten Nafarroako hainbat eragile sozial batu dira gaur Iruñeko Zabaldi Etxean. Manifestuarekin bat egin duten lehen eragileak direla zehaztu dute, eta Euskalgintzaren Kontseiluak maiatzaren 7rako Iruñean deitu duen manifestazioa hauspotzeko atxikimendu gehiago jasotzeko kanpaina martxan dagoela adierazi dute.