Asteburu honetan ospatuko dira Lizarrako Jaiak

Beste urte batez, hemen dira Lizarrako jaiak, Festagiro taldeak egitarau oparoa prestatu du txosnagunerako Uztailaren 31tik Abuztuak 5 era.

2014-ko uztailak 30

Jai txikiekin izandako debekuen ondoren eta herrian egondako erantzun zabala ikusita, jai herrikoien aldarrikapena gero eta presenteago dago Lizarran. 

Ostegunean 21:00etan ekitaldi batekin txosnaguneari irekiera emango diote eta ondoren 23:00 kontzertuak hasiko dira, egunero musika talde ezberdinak igoko dira txosnetako eszenatokira. Aurten ere Txosna txikiak deitu dioten egitaraua finkatzeko apustua egin dute eta bi egunez haurrentzako programa egongo da. Abuztuak 2, 20:00etan “IRRIEN LAGUNAK eta Ane pirata” eta Abuztuak 3, 20:00etan Zirko tailerra.

Abesti bat prestatu dute Lizarrako txosnen egitaraua aurkeztearekin batera. 

Gehiago