Asteburu honetan ospatuko dira Iturramako jaiak

Aste osoan zehar ekimenak izanen dira, eta asteburuan festa lehertuko da Iruñeko auzo honetan. Txupinazoa, aurten, Erletokieta auzo elkarteak jaurtiko du. Aurtengo kontzertuetan Kasu, Mafalda, Txutxin Ibañez, Nekez, Zartako-k eta Koban airtuko dira, beste batzuen artean.

2017-ko maiatzak 15

Aurtengo Iturramako jaiak ate joka ditugu, eta horrekin batera auzoko giroa berotzeko antolatzen den Aste Kulturala ere. gaur bertan hasiko dira ekitaldiak bi hitzaldiekin. Alde batetik, 19:30tan “50 + 30 Memoria Bizirik” izeneko hitzaldia eskeiniko du Amapola del Camino elkarteak Civivoxean, eta ordu berean “Karakorumen Eskaladak” izeneko hizketaldia izanen da Mikel Zabalzarekin Erletokieta Auzo lokalan. Bihar asteartea, beste hitzaldi bat izanen da 19:30tan Erletokietan “Utopia Erromantikoa deseraikitzen eta beste hainabt kontu” izenburupean, Rut Iturbideren eskutik. Eta ordu berean poesia errezitaldia ANFAS-en eskutik Civivoxean. Asteazkenean, bertso saioa eginen da Civivoxean Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Aimar Karrikarekin. 19.30etan hasiko da. Ostegunean, berriz, ekimen gehiago antolatu dituzte. ANFAS-en arte erakusketa Jai Gunean, 19:00tan kontzertua Civivoxean Asisko San Frantziskoren koral polifonikoa eta Iturrama Kantuz taldeekin, 19:00tan ere Pintxo-potea izanen da Jai Gunean eta 20:15an ardo dastatzea izanen da “Vinoteca”n.

Asteburuko jai ekitaldiei hasiera emateko, ostiralean 19etan txupinazo botako du Jai Gunean Erletokieta Auzo Elkarteak. Aurtengo kontzertuetan honako taldeak izanen dira: Kasu, Mafalda, Txutxin Ibañez, Magic Inn, Tsunami en el Utero, Nekez, Zartako-k, Karaoke, Skaldunak, Irekia, Koban eta Bide Bakarra.

Gehiago