Aske antolakundeak salatu du Jardun koordinadoraren militanteek azken urtean zehar pairatutako jazarpena

Errepresioaren aurkako antolakunde honen hitzetan, hainbat militanteek indar polizialen aldetik mehatxuak, jarraipenak eta kolaborazio eskaintzak jaso dituzte. Iruñean emandako prentsaurreko batean salatu dute hau guztia "historiako Gobernu progresistaren izenean" eman direla.