Arrantzaleek Sanferminetan ikurrina eta nafar bandera kalera ateratzeko deia zabaldu dute

Ahotsa.infok arrantzale talde baten bideoa jaso du zeinean herritarrei deia luzatzen dioten ikurrina eta nafar bandera "eskubide osoz" Sanferminetan erakusteko, eta bereziki bi ikur horiek txupinazora eramateko.

2014-ko ekainak 27

Ahotsa.infok jaso duen bideo honetan arrantzaleek ikurrina eta nafar bandera Sanferminetan presente egoteko eskubide osoa dutela adierazten dute, eta hala, herritarrei deia luzatzen diote bi horiek kaleetara atera zein balkoietan jartzeko. Azkenik, dei berezia egiten dute uztailaren 6ean, txupinazo egunean, herritarrak ikurrina eta nafar banderarekin 10:30ean udal plazan agertzeko.
 

Gehiago