Aroztegiari buruzko herri galdeketa abiatzeko eskaera egin dute zenbait baztandar ezagunek
Batzar Nagusiari eta Udalari egindako eskaera, sinadurak bilduz hornituko dute.
2016-ko martxoak 21
Gan den ortziralean, martxoaren 18an, zenbait baztandar Balleko Etxerat joan ziren, Batzar Nagusiari zein Baztango Udalari Aroztegiako proiektuari eta UGPSari buruzko Herri Galdeketa abiatzeko eskaera aurkezterat.
Ezkerretik eskuinera: Inazio Plaza Zugarramurdi, Mikel Altzuart Zaldain, Ixidro Herguedas Sukia, Maite Astrain Antxorena, Joseba Gaztelumendi Bikondoa, Oier Usandizaga Larrañaga, Begoña Agerrebere Elizetxe, Jose Luis Karrikaburu Karrikaburu.
Beraz, Baztanen Aroztegiari buruzko herri galdeketa martxan paratzeko prozedura abiatu dute. Gogoratu behar da apirilaren 23an manifestazioa ere deitua dagoela Elizondon.