Aroztegiaren lanak geldirik jarraitzen dute, eta elkartasuna biderkatzeko deia egin dute Lekarozetik

Lekarozen eraiki nahi duten Aorztegia proiektu urbanistiko eta turistikoaren lanak geldirik jarraitzen dute. Gaur, langile batzuk zuhaitzak mozten saiatu direnean, akanpalekuan dauden ekintzaileek euren lana oztopatu dute eta bertan behera utzi behar izan dute jarduera guztia. Guardia Zibila akanpalekura bertaratu egin da, eta Ekinklik eta Ahotsa.info-ko kazetariak identifikatu ditu. Arratsaldean, Guardia Zibila berriz agertu da, oraingo honetan hainbat makina eramateko.