Aroztegian lanak gelditzeko eskaera luzatu diote TEX enpresari

266 bigarren etxebizitza, hotela eta golf zelai bat bilduko dituen Aroztegia proiektuaren lanak egiten ari den TEX enpresari Nafarroan azken urteetan burutuko den "pelotazo urbanistikorik handiena" izanen dela eta lanak bertan behera uzteko eskaera luzatu diote Aroztak herri ekimenetik. Bestalde, Lekarozen egiten ari den kanpaldian eta maiatzaren 15ean Elizondon eginen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.