Aroztegia proiektuaren aurkako mobilizazioak areagotuko dira atzo obrak hasi eta gero
Atzo hamarka lagunek hartu zuten parte Lekarozen egindako elkarretaratze batean Aroztegian eraiki nahi duten golf zelai, hotela eta urbanizazioaren aurka. Gaur berriz mobilizazioak izanen dira.
2021-ko apirilak 8
Aroztegia…eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak elkarretaratzea egin zuten atzo Lekarozen, «Tex enpresak Aroztegiko obrak hasi dituela». Agerraldian aipatu zutenez, «lekaroztarrak eta baztandarrak behin eta berriz agertu dira proiektuaren kontra. Baztango Batzar Nagusia eta Udala ere bai. Obren esleipena bertan behera utzi zuen kontratuen auzitegiak, Nafarroako Gobernua jakitun da baino bertze behin ere enpresak alfonbra gorria du nahi duena egiteko».
Egoera honen aitzinean antolatzera eta ondoko egunetan eginen diren ekintzetan parte hartzera deitu dute Baztango Gazte Asanbladak eta Aroztegia…eta gero zer? plataformak. Zehazki, gaur apirilak 8 goizeko 11.00etan eta arratsaldeko 16.00etan elkarretaratzeak eginen dituzte Lekarozko plazan.