Arcelor Mittalek “mehatxuka eta xantaia” egiten jarraitzen du lan-erreformari esker salatu du LABek

ABEEEren negoziazio mahaia tramite hutsa dela dio sindikatuak, eta Asturiasen negoziatu ziren edukiak mahai gainean jartzeko mugatu dela enpresak salatu du LABek.

2020-ko maiatzak 26

Bete egin zen gidoia Arcelor Mittalen. Aurreikusi bezala, atzo egindako ABEEEren negoziazio mahaiaren bileran argi geratu zen enpresak ez zuela ezer negoziatzeko asmorik; izan ere, aurrez Asturiasen negoziatu ziren edukiak mahai gainean jartzera mugatu zen. Eduki hori guztiz bat dator sindikatu batzuk adierazitakoarekin eta hainbat komunikabidetan jasotakoarekin. Izapide hutsa izan zen atzokoa, negoziazio-mahaitik kanpo hartutako erabaki bati legezkotasun berniza ematen saiatzeko eta, horrela, errekurtso judizialek aurrera egitea zailtzeko.

Gainera, enpresak oso argi utzi zuen proposamena ABEEErekin lotutako edozein mobilizazio sindikali uko egitearen baldintzapean zegoela. Ez dezagun ahaztu proposamen honek okertu egiten duela gaur egun indarrean dagoen ABEEE; izan ere, enpresak soldataren %75 baino ez du osatuko, gaur egungo %94aren aldean.

Xantaia horren aurrean UGTk, CCOOk eta USOk amore eman dute berriro; izan ere, ABEEE sinatu ez duten arren, aurreikusitako lanuzteak bertan behera uztea onartu dute, eta uko egin diote mobilizazioari, ABEEE baten aurrean.

Enpresak elkarrizketa sozial bitxia egiten du, eta xantaiarekin, sindikatu batzuk egungo eta etorkizuneko mobilizazioei uko egitea lortzen du egungo ABEEE baino okerragoa den proposamen baten truke. Hain zuzen ere, sindikatu berdin horiek sinatu zuten egungo espedientea.

LABek, bileran jasota geratu zenez, ez dio ezeri uko egiten, eta iragarri genuen bezala, errekurtsoa jarriko dugu auzitegian.

Azkenik, salatu nahi dugu enpresak ez lituzkeela bere mehatxuak eta xantaiak egingo lan-erreforma indarrean egongo ez balitz. Enpresak badaki, sindikatuen akordiorik gabe ere, ABEEE aplika dezakeela horri esker. Beharrezkoa eta premiazkoa da lan- erreforma osorik indargabetzea. Orain EAJ ez badago prest indargabetzeko, lanpostuak suntsitzen dituzten eta gehiengo sozialaren lan-baldintzak prekarizatzen dituzten botere ekonomiko handien konplize izango da.

Gehiago