Arbizutik gailurretara, preso, deportatu eta iheslari politikoen askatasunaren alde

Joan den larunbatean Arbizuko 40 lagunek mendi martxa bat egin zuten euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea aldarrikatzeko. Hiru zutabe osatu zituzten Putterri, Mezeen eta Sandindeira joateko. Bide batez, presoen aldeko datorren larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten, eta Herrialde Katalanetako "Cims per la llibertat" ekimena babestu zuten, besteak beste, CUPeko diputatu ohia den Anna Gabrielen askatasuna aldarrikatuz.