Arazuriko Siemens Gamesako langileen greba mugagabeak aurrera doa, lan baldintzen hobekuntza aldarrikatuz

Otsailaren 5etik greba mugagabearen dauden langileak Arazuritik martxa egin dute gaur Sarrigureneraino. Greba mugagabeak erabateko jarraipena izaten jarraitzen duela dio ELAk. Euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegi batzuetan dituztenekin parekatzeko eskatzen dute langileek.