Arantza Santesteban: “Espazio politiko kritikoagoak sortzea beharrezkoa da”

Arantza Santesteban zinegilearen ‘918 gau’ filma saritu dute DocLisboa jaialdian. Espetxean igarotako gau kopuruari egiten dio erreferentzia lan honek. Zuzendari txantrearrak grabagailu batean jasotako oroitzapenak eta zalantzak biltzen ditu pelikulak. Elkarrizketa egin diogu, irratian. 2007. urtean atxilotu zutenetik gordetako hitz eta irudiekin osatu du Batasunako kide ohiak filma. Bere bizipen partikularrak eta gogoeta politikoak dira lan honen ardatza.