Antsoaingo gazte bat atxilotu du Goardia Zibilak Armiarma izeneko operazioan

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, txiolarien aurkako polizia operazioa abiatu dute "terrorismoa goratzeagatik". Oraingoz 7 pertsona atxilotu dituzte, horietako bat gutxienez Nafarroan, aske gelditu dena; Katalunian eta Galizian ere atxilotuak daude. Armiarma VI bataiatu dute operazioa.