Antsoainen Libre Eguna ospatuko da martxoaren 16an

8 bizilagun auziperatu dituzte sumario ezberdinetan. Euren aurkako 66 urteko espetxe zigorra eskatu dezakete.

2014-ko otsailak 27

Martxoaren 16an Libre Eguna ospatuko da Antsoainen epaiketa eta errepresio guztia bertan behera geratzeko exijituz. Osotara 8 dira herri honetan sumario ezberdinetan auziperatu dituzten bizilagunak: Jon Garai, Artzai Santesteban, Rosika Iriarte, Fermin Lakuntza, Ander Maeztu, Imanol Karrera, Roberto Kalero eta Endika Garai. Horietako batzuk epaiketaren zain aurkitzen dira, beste batzuk epaituak izan dira eta ebazpenaren zain, eta batzuk urte batzuk eman dituzte espetxean modu probisionalean.

 

Adin guztiendako ekimenak

Errepresioaren amaiera eskatzeko eta eskubide zibil eta politikoen apologia egiteko, martxoaren 16an ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Goiz goizetik Lapurbide plazan kale animazio egongo da, zanpantzar, trikitixak, Dj eta dantzekin. Bertsolariak ere izango dira, eta hainbat musikari zuzenean arituko dira. Gainera, artisau azoka bat jarriko da, eta zozketa bat eginen da. Jateko ere ez da faltako, txistorrada bat egingo dutelako.
Txikiendako ekimenak ere izango dira.
Eguerdiko 12etan argazki erraldoia egingo da, eta ondoren herri krossa hasiko da. Laranjaz joateko deia zabaldu dute.

 

 

Gehiago