Amatxik argi du, “Nafarroako Korrikalari Azkarra” ez da hain azkarra!

Datorren larunbatean, hilak 20, manifestazioa egingo du AHT Gelditu-k Iruñean "lurraren zaintza eta zaintzarako eskubide kolektiboa defendatzeko". AHTren aurkako talde honen iritziz "bizitza erdigunean" jarri behar da "eta ez porlana". Horregatik, AHTa gelditzea eskatzen dute eta larunbatean eguerdiko 12etan Nafarroako Diputaziotik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du taldeak.