Ama ikusteko baimena eman dio epaileak Txuma​ ​ Altable euskal presoari

Espetxe Zaintzako epaileak baimena eman dio Jesus Mari Altable euskal preso politikoari, parkinsonak jota dagoen eta 92 urte dituen bere amari bisita egiteko. Altable Castello I espetxean aurkitzen da, bere etxetik 550 kilometrotara urrundua.

2017-ko azaroak 27

Joan zen astean, bai Castello I-eko zuzendaritzak, zein Espetxe Instituzioaren zuzendaritzak Txuma Altableri bere senideen bisitak debekatu izana salatu zuen Etxeratek, kasu honetan gainera legeak nafar presoaren eskubideak babestu eta aitortzen dituelako, eta bere senideengandik gertu egoteko espetxe aldaketa eskatu dezakelako Jesus Mari Altablek, horretarako baldintzak betetzen dira Espainiar Auzitegi Nazionalaren fiskaltzak egindako txostenaren arabera.

Gehiago