#AltsasukoakAske Eskerrik asko!

Altsasun egindako mobilizazio arrakastatsuagatik eskerrak emateko Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformak egindako bideoa.

2019-ko apirilak 1

Altsasuko herriak, Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformak, manifestaziora etorri ziren lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiete. “Altsasuko herri osoari ere, gure mirespena, ezin gaitezke dugun herriaz harroago egon”.

Horretarako, aurreko ostiralean ekimen berezi bat egin zuten. Ohikoa den elkarretaratzearen ondoren, herriko hainbat bizilagunekin batera talde argazki bat eta bideo labur bat sortu zuten.  Azkenik, Altsasuko manifestazioan lan egin zuten kazetari guztiei ere, euren “eskerrik zintzoenak egunean erakutsitako profesionaltasunagatik eta antolakuntzarekin koordinatzeko erraztasunak emateagatik” luzatu dizkiete.

Gehiago