Altsasukoa tabernako liskar bat besterik ez zela izan adierazi zuten auziperatuek
Atzo, Madrilgo Audientzia Nazionalean bi aste luzatuko den epaiketaren lehenengo eguna izan zen, akusatuen aulkietan Altsasuko zortzi gazteak, eta horien artean espetxean aurkitzen diren 3ak. Guztiek ukatu zuten borroka horretan parte hartu zutela.
2018-ko apirilak 17
Makro epaiketa terrorista gisa saldu eta publizitatzen den epaiketa honetan, akusatuen aulkietan eseri ziren atzo Altsasuko 8 gazteak, horien artean espetxean aurkitzen direnak: Adur, Jokin eta Oihan. Euren lekukotasunak ematerako orduan, ferietako egun bati buruz hitz egin zen, lagunarteko afarietaz, esku-pilotako partiduetaz, taberna ezberdinetaz, dantzetaz, ligatzeko borondateaz eta ondo pasatzeko intentzioaz. Terrorismoaren aurkako makro-epaiketa bezala aurkeztu duten arren, pertsona akusatuek hizketan aurrera joan ahala, festa egun baten deskribapena bilakatu zen non taberna batean gertaera bat eman zen. Modu honetan, prozesu honen zentzugabekeria geroz eta ebidenteagoa bilakatu zen.
Goiz osoan zehar Audientzi Nazionalaren atarian 150 altsasuar eta bestelako hainbat herrietako adiskideak bildu ziren, eta komunikabide asko ere, ikusmin handia zegoen atzo Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Eta berriz ere hedabide batzuk akusazioaren eta fiskaltzaren editorialak itsu-itsuan nola jarraitzen zituzten egiaztatu zen.