Altsasuko Oinarrizko Osasun Eremuaren egoeraren larritasuna salatu dute Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordean Altsasu, Olazti eta Ziordiako alkateak izan dira gaur euren herrietako osasun zentroen egoera salatzeko. Azkenaldi honetan, medikuen falta salatzeko eta osasun sistema publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizatu dira herritarrak.