Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko ekintza burutu du Ernai-k Iruñean eta Poliziak 8 gazte atxilotu ditu

Ernai gazte antolakundearen hainbat gazte kateatu dira gaur goizean Nafarroan Espainiako Gobernuak duen Ordezkaritzan, Altsasuko gazteen askatasuna exijituz. Espainiako Poliziak 8 gazte atxilotu ditu protestan.