Altsasuko gazteek 1.000 egun espetxean bete dituztean euren askatasuna lortzeko dinamika berri bat piztu dute

Altsasuko auziko zazpi auzipetu kartzelan daude. Adurrek, Jokinek eta Oihanek 1000 egun egin dituzte espetxean. Aratzek, Iñakik, Jon Anderrek eta Julenek, berriz, 466. Berian mendira egindako martxa batekin eta ondoren Altsasun izandako kontzentrazio batean euren askatasuna aldarrikatu dute, eta elkartasun mezuak biltzeko kanpaina berri bat jarri dute martxan herriz herri, irailan Espainiako Epaitegi Gorenak emanen duen ebazpenaren zain.