Altsasuko festak, ate joka

Sakanako herri honetako kolektibo ezberdinek, irailaren 12tik aurrera ospatuko diren jaietarako egitaraua zabala prestatu dute.

2014-ko irailak 3

Altsasuko festak ate joka dira eta irailaren 12tik aurrera izango diren ekimenak aurkeztu dituzte. Altsasuko Herri Mugimenduko kolektiboek (Ernai, Euskal Herrian Euskaraz, presoen eskubideen aldeko mugimendua, Bilgune Feminista, Askapena, Altsasuko Gazte Asanblada, Ospa eta Altsasuko Peñak) jaietako egitarauaren berri eman dute, azpimarratuz "herritik eta herriarentzat" antolatzen dituztela Altsasuko Festak. "Festa eredu parte hartzailean sinesten dugulako eta herritarron inplikazioz herriko jaietan giro alai eta sortzailean eraiki nahi izan dugulako. Denon artean egiten ditugu jaiak eta lan asko ematen badute ere, gustura egiten dugu lan".

Jaiak herritarren parte hartzetik sortu behar direla ulertzen dutela ere esan dute, eta "balore eraldatzaileetan" oinarrituko diren ekintzak eta egitaraua osatzen saiatu dira. "Jaiak edukiz jantzi nahi ditugu eskubideen urraketak salatuz eta aldarrikatuz. Jaiak herriko kulturaren parte dira eta herri parekide baten bidean jai eraikitzaileen aldeko apustua egiten dugu", adierazi dute.

Aurten irailaren 12an, ostiralean, festei hasieran emango diete, hurrengo egitarauarekin:

Ostirala 12
19:00 Manifa-tukada
20:00 Txoznen mustutzea eta japoniar bonbak
21:30 Bokatada karpan
23:00 Kontzertuak plazan: Habeas Corpus eta Zartako-k

Larunbata 13 Presoen elkartasun eguna

10'30 Hamaiketakoa gaztetxean

12'00 Txupinazioa

13'00 Elkartasun brindisa txoznan

14'30 Elkartasun bazkaria plazan

18'00 Alde hemendik argazkia

18'30 Jokoak gaztetxean

20'00 Bajadika Zumalakarregi plazatik

21'30 Motxaila Band elektrotxaranga

22'30 Fermin Balentzia karpan

23'00 Kontzertuak Zopilotes Txirriaos + Xaiko plazan

Igandean 14 Gazte eguna

14'00  Herri bazkaria.

17'30  #28akEreLibre. Auzipetuei elkartasuna adierazteko herri argazkia

18'00 Bakillak Zelandin

20'00 Bajadika Zumalakarregi plazatik

22'00 Gazte afaria

02'00 Zumba maratoia karpan

Astelehena 15

18'30 Gazte desafioa, gaztetxean

22'00 EHE afaria eta ondoren kantaitan, plazan

20'00 Bajadika Zumalakarregi plazatik

02'00 Zezen mekanikoa plazan

Asteartea 16

18'00 Irrien lagunak; Irri ipuinak  Ane piratarekin karpan

20'00 Bajadika Zumalakarregi plazatik

Asteazkena 17

14'30 Peñen bazkaria plazan

18'00 Elkarte poteoa

20'00 Bajadika Zumalakarregi plazatik

22'00 Sagardotegia gure etxean

00'00 Festen amaiera

01'30 Play back karpan

(Euria egiten badu programan agertzen diren ekintzak karpara eramango dira.)

 

Gehiago