#Altsasu Giza kateak auziperatuei babesa eta elkartasuna erakusteko

Altsasuko herria kalera atera da beste behin ere. Sentsasio gazi-gozoa herritaren artean auzitegi nazionaletik gaur jaso dugun berriaren ondorioz. Herriko 4 gaztek askatasuna berreskuratuko dute arren, Oihan, Adur eta Jokinek barruan jarraitu beharko dutelako. 11 dira guztira auziperatutako gazteak, eta horien etxeetara giza kateak burutuko dira hemendik elkartasuna eta babesa belarazteko.