Altsasu, bi urte amets gaizto batean murgildua, baina zutik eta tinko

Gaurko egunean bi urte bete dira Koxka tabernan bi goardia zibil eta Altsasuko bizilagun batzuen arteko liskarra eman zenetik, eta Jokin, Adur eta Oihan-ek 700 egun bete dituzte espetxean. Bi urte Altsasuren kontrako kanpaina mediatikoa hasi zenetik, gogoratu dutenez, "sinistu ezinezko prozesu judizial" batean amaitu zena, herriko 7 gazte espetxera eramanez.

2018-ko urriak 14

Herriko gertaera ilun hau birgogoratzeko, Altsasukoak Aske Plataformarekin batera Altsasuko Burunda Pilotalekuan ekitaldi bat antolatu dute Altsasuko Gurasoak. Gaurko ekitaldian, eta ehunka pertsonen aurrean, bi bideo proiektatu dira. Lehenengoan, 2016eko feritako ondoren Altsasuk jasandako trataera mediatikoa jaso da eta bigarrenean, tratamendu honen inguruko elkarrizketak egin dizkiete Altsasuko bizilagunei. Azkenik, azaroan egongo diren jardunaldien berri eman da, etorkizunera begirako hausnarketa eta eztabaida bateratzailea. Hurrengo egunetan honen berri zehatzagoa emanen dute.

Gehiago