#Altsasu Auziperatuei elkartasuna adierazteko elkartasun eguna ospatu dute elkarteek

Amandrea, Beti Iaten, La Encina, Lagun Onak, Otai, Zubeztia eta Zubi-ondo elkarteak bete-beteta izan ziren larunbatean bazkal garaian. Altsasuko zazpi gastronomia-elkarteak bat egin eta ia 700 pertsonari eman zieten bazkaltzen ferietako liskarrean auzipetutakoak laguntzeko helburuarekin. Elkarteetako kideek euren “ezinegona eta haserrea” erakutsi nahi izan zuten, baita sufritzen ari diren 11 familiei “elkartasun osoa” adierazi ere.