Alde Zaharreko gazte mugimenduak ihauteriko gertakarien harira auzoko 7 gazte deklaratzera deitu izana salatu du

Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak ihauteriko gertakariak dela eta deklaratzera deitu dituzten gazteen egoera salatu du eta ostiralean Plazaran eginen den auzo batzarrean parte hartzeko deia egin du.

2020-ko martxoak 3

Atzo goizean, polizia nazionala, auzoko 7 gazteen etxeetara bertaratu eta deklaratzera deitu dituzte asteazken honetarako. Dirudienez, pasaden asteko inauterietan gertatutakoaren harira. Gogora ekarri behar dugu nola inauterietako ostiralean poliziak auzoko inauterietan bortizki sartu eta 14 urteko gazte bat harrapatu zuten. Badirudi, haien gorrotoa ez dela asetu gazte bat aste batez ospitalera bidaliz, eta beste 7 auzokideen kontra ere egin zuten atzo, gehienak adin txikikoak.

Zoritxarrez, atzokoa ez da gertakari isolatu bat, geroz eta ohikoagoa egiten ari zaizkigu horrelakoak auzoko gazteenei. Hau, luzatuz doan zerrenda batera batzen da. Urrun joan gabe, pasaden urtarrileko greban, hainbat auzokide identifikatuak izan ziren, eta horietako bat atxilotuta. Birgogoratu behar dugu, pasaden urrian 23 auzokide epaile baten aurrean deklaratu behar izan zutela Maravillas auziaren ondorioz. Aurretik, maiatzean, auzoko hainbat gazte isunduak izan ziren narkopisuaren inguruko gertakarien harira.

Bukatzeko, auzoko gazteok ostiral honetan AZ EKIMENA-k deituriko auzo batzarrera gerturatzeko deialdi berezia egin nahi dugu. Ostiral honetan 18:30tan PLAZARA-n.

Gehiago