“Aldaketa gure esku dago”

Gizarte zibileko hiru eragile bildu ditu Euskalerria Irratian mahaiaren bueltan, azal dezaten nola dakusaten aldaketa sozial eta politikoaren erronka. Hirurok bat datoz: zuhur jokatu behar da, ahantzi gabe zenbait alorretan larrialdi egoeran gaudela eta neurriak ahalik eta lasterren hartu behar direla. Diotenez, lan zaila da baina gauzagarria: “Aldaketa gure esku dago”.