Alberto Ilundain euskal presoa ostegunean epaituko dute torturapean lortutako frogekin

Azaroaren 14an Alberto Ilundain Alde Zaharreko auzokidea epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, 18 urteko espetxe zigor eskaerarekin. Bere aurkako "froga bakarra torturapean lortutako testigantzak" direla salatu dute Alde Zaharrera presoen aldeko ekimenak.

2019-ko azaroak 12

Alberto Ilundaik dagoeneko 18 urte eman ditu preso Frantziako espetxeetan.
Maiatzean, zigorra beteta, Frantziatik kanporatu eta Espainiaren esku
utzi zuten. Geroztik espetxean dute, lehenengo Madrilen eta gero
Valladoliden, epaiketaren zain.

“Gure auzokidea biziarteko zigorrera zigortu nahi dute edozein epaitegi
justutan onartuko ez lituzketen frogekin. Horregatik, Alde Zaharretik
aski dela diogu eta gatazkaren konponbidean pausuak emateko oinarrizko
hiru aldarrikapen egin nahi ditugu:
Salbuespen legeak bertan behera utzi, torturapean lortutako testigantza guztiak baliogabetu eta euskal presoak etxeratzea.”

Hori guztia salatzeko, azaroaren 14an 19:00etan Iruñeko Merkaderes kaletik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitzen dituzte Alde Zaharreko eta
Iruñeko bizilagun, elkarte eta kolektibo guztiak.

Gehiago