Aitor eta Galder gazte arabarrei elkartasuna adierazteko mobilizazioak Nafarroako hainbat txokoetan

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei ezarritako 4 urteko espetxe zigorra salatzeko mobilizazio eta ekintza ugari egiten ari dira Euskal Herrian barna, baita Nafarroan ere. Ostegunean, Ernai-k mobilizazioa eginen du Iruñean (20.00etan Zumalakarregi Portala), eta larunbatean manifestazio nazionala izanen da Gasteizen.