Ainara Ladron eta Aritz Azkona atxilotu dituzte
Ainara Ladron gaur goizean atxilotu dute Zarauzko Arrano elkartean, auziari buruzko prentsaurrekoa eman eta gutxira. Aritz Azkona Iturramako gaztea, berriz, Fruitzen atxilotu dute; hala salatu du Eleak mugimenduak. Atxiloketak salatzeko kontzentrazioa antolatu dute biharko, 13:30ean, Elgoibarko plazan.
2016-ko martxoak 5
Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du Ladron, Azkona eta beste hiru lagunen kontra 2007an A8 autobidea mozteagatik 2007an «Jarrai-Haika-Segi» auzia salatzeko.