AHTri alternatiba bada: tren publiko eta soziala, herritar guztien zerbitzura

Asteburu honetan tren publiko eta sozial baten alde eta AHT gelditzeko, Sakanan eta Arabako Lautadan jardunaldiak garatu dituzte zonalde hauetako hainbat herri plataformek. Egindako jardueretan sindikatu eta eragile ekologistaz gain "Araban, Nafarroan eta Burgosen Tren publiko eta sozial baterako trazaduren analisia eta proposamena" azterlana garatu duten ingeniariek ere parte hartu dute. Hurrengo hitzordua Altsasun apirilaren 20an eginen den manifestazioa izanen da.