AHTren zundaketak salatzeko txirringa martxa abian da

Irurtzunetik abiatu da AHTren aurkako mugimenduak antolaturiko txirringa martxa. Hamarka lagunek hartu dute parte hasierako ekitaldian eta martxaren lehenengo kilometroetan. Sakanak zeharkatuko duen martxa honek beste zutabe du, gaur bertan Arabatik abiatu dena.