AHTren lanak gelditzeko eskatu dute azpiegitura honen aurkako borrokaren 30. urteurrenean

Biriatuko udaletxearen aurrean, AHTaren aurkako agerraldi masiboa egin dute mugaren bi aldeetan egitasmo honen aurka azken 30 urte hauetan agertu diren mugimenduek. Azpiegitura honen aurkako borrokak bizi dugun krisi ekosozial honetan inoiz baino zentzu handiagoa duela aldarrikatu dute, eta lanak gelditzeko eskaera egin dute bertaratu direnek.