AHTren aurkako ikurrak etxeko balkoietan jartzeko deia zabaldu dute
Jartzazu-Jarriezu kanpainaren bidez Mugitu! Mugimenduak gure etxeko leiho zein balkoietan AHTarekiko aurkakotasuna adierazten duen edozein bandera ipintzera dei egiten du.
2019-ko martxoak 25
Kanpaina honetan Val Susako (Italiako iparraldea) AHTaren aurkako bandera erabili dute; bertan, hango herri mugimendua, erabat militarizatutako AHTaren eraikuntza lanen aurkako “borroka eredugarria” gauzatzen ari dela gogoratzen dute, obrak gelditzea lortuz. “Kanpaina honek haien borroka omendu nahi du. Haien bandera geurea ere bada”, diote AHTren aurkakoek.
Banderak herri eta auzo ezberdinetako tabernetan aurkitu daitezke. AHTren aurkako kanpaina berri honekin makroproiektu honek “lurra suntsitzen duela energia eta baliabide mordoa xahutuz” gogoratu nahi dute, eta txirotasuna haunditzen duela jendarteak zorpetzen duelako eta murrizketak areagotzen dituelako. “Elitista eta klasista da, ohiko trenaren desegitea dakar, esklabutzatik gertu dauden baldintzetan eraikitzen ari da, eraikuntza eta energia lobbyak eta banka aberasten ditu, ustelkeria nonahi dario, lurraldearen metropolizazioa bultzatzen du, aurrerabide eta modernitateaz iruzur egiten digun kapitalismoaren tresna bat da, presa eta estresaren kultura sustatzen ditu eta menpekotasun patriarkala laguntzen” duela ere salatu dute
Banderola etxeetan jartzeko deia zabaltzearekin batera, argazkiakmugituaht@gmail.com-era bidaltzeko eskatu dute, ondoren www.mugitu.blogspot.com -en argazki galeria batean argitaratzeko.