AHT-ren pandemiaren aurkako nazioarteko bideo sorkuntza lehiaketa deitu du AHT Gelditu-k

TAV-demiaren aurkako bideo-sormen lehiaketan maiatzaren 11a arte lanak aurkezteko aukera izanen da.

2020-ko apirilak 28

AHT Gelditu! Nafarroak Abiadura handiaren aurkako bideo-artibismoaren lehiaketa honetan parte hartzeko deia egiten du. Film laburren iraupena ez da minutu baino luzeagoa izango.

1.GAIA: etxean ahate gisa konfitatuta gaituztenean, TAV-demiak salatzen duen bideo-artibismoaren adierazpen plastiko oro onartuko da.
2.BIDEOEN EZAUGARRIAK:
– Iraupena: ezingo dira minutu batetik aurrera igaro.
– Hizkuntza: nazioarteko lehiaketa denez, edozein hizkuntza onartuko da, baita zeinu-mintzaira, gorputz-mintzaira, ikonikoa, animalia-onomatopeiak edo beste edozein.
– Izenburua: bideo-sorkuntza orok dagokion izenburua izango du.
3. BIDALKETA-HELBIDEAK: bideo sorkuntzak Nafarroako AHT Gelditu! -ren edozein helbidera bidaliko dira:
– Watshapp: 675613651
– Facebook: AHT Gelditu! Nafarroa
– Twitter: AHT Gelditu! @ahtgelditu
– Posta elektronikoa: ahtrikeznafarroa@gmail.com
4.LEHIAKETAREN IRAUPENA: bideoak bidaltzeko epea bihar, apirilak 28, hasiko da eta igandean, maiatzak 10, amaituko da.
5. BIDEO SORKUNTZEN ARGITALPENA: maiatzaren 2tik (larunbata) aurrera, iristen diren film laburrak egunero argitaratuko dira antolatzailaren ohiko kanaletan.
6. BIDEO ONENAREN HAUTAKETA: herriak bideo irabazlea zein den erabakiko du. Bideo guztiak argitaratu bezain laster, maiatzaren 11n inkesta bat egingo da aipatutako bide berberen bidez, gehien gustatu den bideoa zein den jakiteko. Botoen zenbaketa eginda, maiatzaren 12an, asteazkenean, emango da jakitera.
7. FILM LABUR IRABAZLEAREN SARIA: jatorrizko eskultura bat,-AHTren aurkako etorkizuneko kanpaina baten oinarria izango dena-, material sorta bat eta doako mantenu-txartel bat hurrengo salaketa-jardueran baliatzeko (bizikleta martxa, mendi martxa,…)

Gehiago