AHT eraikitzeko lana ustelkeri kasuetan murgildua dagoen AZVI enpresari esleitu diote

Adifek (Sustapen Ministeriopean dagoen tren-azpiegituren enpresa kudeatzailea) Azkoien eta Erriberri arteko Abiadura Handiko Trena-ren plataformaren eraikuntza esleitu du, eta esleipen hau irabazi duen enpresa AZVI da, PPren B kontabilitatean diru- emaileen artean agertzen den enpresatako bat, PPko diruzaina Luis Barcenasen paperetan agertu zena.

2018-ko maiatzak 7

UDEF Delitu Ekonomikoen poliziaren arabera, enpresa multzo batek 12.000 miloi euro jaso zituen administrazio publikoek esleitutako kontratuen bidez, 2011 eta 2012 bitartean, horien artean, AZVI.

10,3 kilometroko zati honek 29,3 miloi euroko kostua du, dena diru publikoa delarik, plataforma bat egiteko. Geroxeago, eta oraindik jakin gabe noiz, plataformaren gainean bestelako lanak egin beharko dira trenbideak jartzeko.

Duela gutxi oraingo Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioari bidali dio ingeniaritza proiektua, non obra teknikoki xedatzen den, nahiz eta esan “AHTko Hitzarmena hautsita zegoela”.

AHT-ren Proiektu honetan planteatzen da plataforma bat 330 km/orduko trenetarako, Tafallan inola ere geldituko ez direnak.

Gehiago