AETk, Zaraitzun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzea aldarrikatu du

Administrazioan Euskaraz Taldeak Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskatu diote beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko

2023-ko ekainak 23

2022ko azaroaren 2an Administrazioan Euskaraz Taldeak eskatu zion Plantilla hori moldatzeko, euskarazko C1 maila ezartzeko idazkari kontu-hartzaileari, gizarte langileari, administrari laguntzaileari, animatzaile sozio-kulturalari eta gutxienez familia-langile bati, eta gainontzeko lanpostuetan euskaraz jakitea merezimendu gisa ezartzeko (% 10eko balioarekin). Erantzun ezaren aurrean, eskaera kexa bihurtu zen Arartekoaren bulegoan, 2023ko otsailaren 8an. Arartekoak gomendio hau eman dio 2023ko ekainaren 8an: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. Horretaz gain, oroitarazi dio herritarrek aurkeztutako eskabideak garaiz eta legearen arabera ebazteko duen legezko betebeharra.

Arartekoaren laguntzaz kontzientzia sortu eta pixkanaka gaia behar bezala araututa geratzea espero dutela adierazi du Administrazioa Euskaraz taldeak.

Gehiago